Informazio gizarterako ikasketa berritzaileak
Hizkuntz normalizazio prozesu batean murgildurik gaude benetako gizarte elebiduna lortzeko. Euskara Informazio Gizarteko komunikabideetan sartzeak, Eusko Jaurlaritzaren helbururik behinenetakoa denak bestalde, lanerako aukera berriak eskaintzen dizkigu. Gure gizarteak euskara eta komunikazio arloko teknikariak behar ditu.
Etorkizuneko gizartera zabalik dagoen prestakuntzaz gain, euskararen irakaskuntzarako metodologia berri bat eskaintzen dizugu. Prestakuntza egokia eman nahi dizugu idatzizko trebetasunetan, euskara historikoaren ezagueran, gizarte elebiduneko komunikabide eta edizio berrietan.
Horretarako enpresa mundura, komunikaziora edo irakaskuntzara hurbilduko zaituen practicum bat sartu dugu.