Deustuko Unibertsitatea

*
**
*


Frogatuta dago hezkuntza eta kultur jarduerak gure buru ahalmenak garatzen eta mantentzen dituela, mundua ulertzen laguntzen digula eta bere aldaketetara moldatzeko bidea errazten digula. Pertsona hezia bere inguruaren jabe eta jakitunago da eta, beraz, prestatuago dago inguru hori aldatzeko eta bizi kalitate hobea izateko. ?Kultura eta elkartasuna? programak pertsonaren garapenari eragiteko topaleku oparoa izan nahi du, pertsona guztiei irekia, euren bizitzako edozein arotan.

?Kultura eta elkartasuna? programa 1999an sortu zen eta eskaintza honen bitartez Deustuko Unibertsitateak bere mende luzeko esperientzia hurbildu nahi die Unibertsitatean ikasteko aukerarik izan ez dutenei, dela horretarako behar den titulaziorik izan ez dutelako, dela eurentzako ikasketa egokirik aurkitu ez dutelako.

Programa honek kulturaren adiera antropologiko global batean sakontzera dei egiten digu, gizakiaren eta gizarteko bizimodu, eskubide, balio, atxikimendu, tradizio, arte eta sinesmenak biltzen dituen adiera batean, alegia. Horiek ezagutzea oso garrantzizkoa da gustua, estetika, sentimendua, sormena eta beste era bateko adierazpideen errespetua hezteko, baita gizartean diren errealitateak aztertu eta ulertzeko eta horien gainean edozer egiteko.

?Kultura eta elkartasuna? belaunaldi guztientzako programa honen bitartez, Deustuko Unibertsitateak gizarte zuzen eta gizakoiagoa egiten lagundu nahi du, bereizkeriak gaindituko dituen gizartea, errespetuan, tolerantzian eta elkartasunean oinarritutako gizartea.

Leku ezin hobean kokaturik, Guggenheim Museotik, Arte Eder Museotik eta Euskalduna Jauregitik gertu-gertu, Unibertsitateak honako hauek jartzen ditu ikasleen esku:
- Irakasle adituak, emango dituzten gaien ikerketan eta irakaskuntzan esperientzia dutenak.
- Unibertsitateko giroa, belaunaldi desberdinak biltzen dituena.
- Unibertsitateak dituen baliabideak: liburutegia, ikasgelak, ordenagailuak, ...
- Antolatzen dituen kultur ekitaldiak.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta