Liburu Santuen Sailak bi ikerrildo jorratzen ditu bereziki, nahiz eta bakarrak ez izan: Itun Zaharraren ikasketa literarioak eta giza zientzietako (gizarte eta kultur antropologia eta soziologia) baliabidea Itun berria ikasteko. Ikerrildo horiek nortasun berezia ematen diote gure biurtekoari. Beti mantentzen da argi exegesi biblikoaren ikuspegi teologikoa.
Biurtekoan zehar, ikasleek maila bateko grekozko ikastaro bat eta hebraierazko beste bat egin behar dituzte. Ikastaro horiek urtero eskaintzen dira. Behar izanez gero, ikasleei bi hizkuntza horietako oinarrizko ezagutzak izateko aukera ematen zaie lehenengo urtean. Liburu Santuen Sailak, Jerusaleneko Instituto Español Bíblico y Arqueológico delakoarekin eta beste erakunde batzuekin batera, biurteko biblikoko zenbait ikastaro antolatzen ditu Jerusalenen, ikasleak eraz joateko moduan.