Tutore pertsonala
Ikasle bakoitzak
bere tutorearen laguntza duelako. Deustun ikasle bakoitzak
tutore bat du izendatuta; harengana jo behar du zalantzak galdetzeko, arazoak planteatzeko edo ekimenak proposatzeko eta harengandik hartuko du aholku eta orientabide akademikoa.
Gainera, unibertsitateko lehenengo mailak duen garrantzia kontuan hartuta, ikaslea oraindik unibertsitatera moldatzen ari baita, Deustun tutoretza sistema indartu dugu eta etengabeko ebaluazioa egiteko sistema berria jarri dugu martxan. Horregatik, ikasturtean zehar ikasleak egindako ariketak eta lanak garrantzi handia izango dute ohiko azken azterketaren aldean.