Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



2011/12/13
XXI. MENDEKO ETIKARI ETA HUMANITARISMOARI BURUZKO MINTEGI IREKI PROFESIONALA

Balio humanitarioen printzipioen baliozkotasunari buruzko eztabaida bizi-bizia dago 1990eko hamarkadaren hasieratik hona. Eztabaida horrek, batzuek jasaten dituzten gatazka eta krisien inguruan beste batzuek hartzen duten jarrera ez ezik, egungo gizartearen balioak ere agerian uzten ditu. Ekintza humanitarioak gero eta instrumentalizazio politiko handiagoa jasaten duen testuinguruan ematen ari da eztabaida hori, gainera.

Erronka horien aurrean, ekintza humanitarioaren geroaz kezkatuta dauden gizarteko sektore batzuek, batez ere GKE-ek eta Unibertsitateak, hainbat erantzun etiko proposatzen dituzte. Gauzak horrela, Unibertsitatean eta, zehazki, Ekintza Humanitarioko Masterrean honako gogoeta hau egiten dugu: nola eraman printzipio eta balio humanitarioak irakasleen irakaskuntzara eta ikasleen ikaskuntzara.  

Hizlari gonbidatuak:
* Hugo Slim. Oxfordeko Unibertsitateko Etika, Zuzenbide eta Gatazka Armatuen Institutuko irakasle bisitaria.
* María Alcazar. Espainiako Gurutze Gorria.
* Fernando Almansa. NOHA unibertsitate-sareko buru eragile eta Oxfam International-eko zuzendari humanitario ohia.
* Philip Tamminga. DARAko Erantzun Humanitarioaren Indizearen arduraduna.
* Cristina de la Cruz. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko zuzendaria.

2011ko abenduaren 13a, 18:00

ESIDEko Bideokonferentzia aretoa, Deustuko Unibertsitatea

Izen-emateak

    Edukiak partekatu:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Google+


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta