Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Maqueta del Campus de Bilbao

Deustuko Unibertsitateak 1886an ireki zituen ateak. Sorreran bi kezka edo asmo elkartu ziren: Euskal Herriak bere unibertsitatea eduki nahia, batetik, eta Jesusen Lagundiak estatuko lekuren batean goi mailako ikasketak ezartzeko asmoa, bestetik. Bilbo aukeratu zen, garai hartan industria hazkunde handia zuen portu eta hiri komertziala.


Bilboren inguruko area metropolitanoan milioi bat pertsona baino gehiago bizi dira. Tradizioz Europara begira egon den hiria dugu, Euskal Herriko eta Espainiako merkataritza eta finantza gune garrantzitsua izateaz aparte. 1997ko azaroaz geroztik, hiria sekulako aldaketa jasaten ari da, eraikin enblematiko bihurtu den Guggeheim Bilbao Museoa eraikia izan ondoren. Deustuko Unibertsitatearen eraikin nagusia itsasadarraren beste aldean dago, Guggenheim Museoaren aurrez aurre.

1916an "Deustuko Unibertsitate Komertzialak" lehenengo ikasle taldea hartu zuen, gerora Ekonomia Zientzietako lehen graduatuak izango zirenak, Espainian titulua ofizialki onartua izan baino 25 urte lehenago.

1963an, Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Teknikoen Institutua sortu zen, aurretiaz zeuden hiru erakundek bat egitean. Institutu hau, geroago, Deustuko Unibertsitatearen barruan sartu zen. Hortaz, Unibertsitateak bi campus ditu euskal kostaldeko bi hiriburuetan: Bilbon eta Donostian.

Ikerketa indibidualez eta katedretatik (Zuzenbidea eta Giza Genoma edo Aisia eta Ezgaitasunak) koordinatzen direnez gain, erakunde mailan badira gizarte mailako kezka batzuk honako gai hauekin zerikusia dutenak: interdependentzia, baliabideen banaketa, migrazioak, giza eskubideak, garapena, pobrezia eta ingurumena, etika eta gizartea, nortasun kulturalari buruzko ikerketak (norbanakoena eta taldeena) eta Europa mailako integrazio prozesuak. Hori dela-eta, nazioarte mailako hainbat taldetan parte hartzen du Unibertsitateak.

Internazionalizazioak, beste eskualde batzuk baztertu gabe, Europaren eta Latinoamerikaren aldeko konpromiso argia erakusten du. Horren erakusgarri dira 200 unibertsitate baino gehiagorekin sinatuta dauden hitzarmenak.

1300 ikaslek eta 50 irakaslek hartzen dute parte mugikortasun programetan, eta fakultateak, institutuak eta eskolak ere inplikatzen dira programa trinkoetan, Europako moduluetan eta maila askotako diseinu kurrikular bateratuetan, mugaz gaindiko aktibitateetan, hizkuntza integratuetan, hezkuntza zabal eta urrutikoan (ODL) eta Leonardo programetan ere ari direlarik. Unibertsitateak Europako kreditu sistema onartu zuen 1994an eta berau sustatzen eta kalitatea hobetzen dihardu. Izan ere, Deustu izan zen bere fakultate guztietan Europako kreditu sistema hau hedatu zuen Europako lehen unibertsitatea.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta