Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Deusto Plurilingua 2014,  Eleniztasunerako Plan Gidaria azterketa, diagnosi eta erabakitze lan baten fruitua da, eleaniztasuna eta kultura artekotasuna sustatzeko erronkari aurre egiteko, irakaskuntzan eta ikerketan bikaintasun akademikoa lortzeko bidean.

Erronka horretan bateratzen dira, alde batetik, euskararen erabilera normalizatu eta elebitasunera iritsi beharra, Unibertsitateko Elkarteko kide guztiek, Unibertsitateko bertako zereginetan, euskara eta gaztelania ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea bermatuta izan dezaten, eta, bestetik, ingelesaren eta beste hizkuntza batzuen ezagutza eta erabilera bultzatzearen egokitasuna. Eta horiekin batera, kultura artekotasunaren sustapena, pertsonen garapen eta gizarte kohesio handiagoak lortzeko lagungarri den balioa delako.

Hizkuntza Zentroak, oro har, unibertsitate elkarteari (ikasleei, irakasle eta ikertzaileei, eta administrazio eta zerbitzuetako langileei), bereziki, zerbitzu ematea, pertsona eleaniztunak prestatzen lagunduz. Gure herriaren errealitate soziolinguistikoa kontuan izanik, honakoa lortzea da asmoa:

- Euskararen erabilera normalizatua sustatzea.
- Gaztelaniaren erabilera egokia sustatzea eta nazioarteko hizkuntza gisa zabaltzea.
- Ingelesaren eta beste hizkuntza batzuen ezagutza eta erabilera bultzatzea. 
Unibertsitate arloan ere gertatzen ari den gero eta globalizazio handiagoa, Europako Unibertsitate Eremua eratzeko prozesua eta egungo unibertsitate eredua modernizatu beharra aintzat hartuta, irakaskuntzako eta ikerketako bikaintasun akademikoa, nazioartekotzea, bertoko gizartean oihartzun handiagoa eta egituren eta kudeaketa prozesuen etengabeko hobekuntza lortzeko bidean, Plan Gidariak pertsonen eta profesionalen trebatze eleaniztuna sustatu beharra planteatzen du eta honako helburuak proposatzen ditu:

- Unibertsitateko elkartea (irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak) gaitzea giza talde eleaniztuna izan dadin, bai kudeaketan eta komunikazioan, orokorrean, bai irakaskuntza eta ikerketako jarduera profesionalean beste hizkuntza batean moldatzeko, bereziki.
- Unibertsitateko ikastegi eta zerbitzuekin batera lan egitea, hizkuntzak (euskara, gaztelania eta ingelesa) egoki integratzeko unibertsitateko irakaskuntzan, ikerketan, kudeaketan eta komunikazioan.
- Hizkuntz trebakuntza garatzea eta gizarteari, oro har, eta herritarrei, bereziki, zerbitzu egokiak eskaintzea.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta