Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Ezagutu Donostia

Askoren esanetan, Donostia munduko hiririk ederrenetarikoa da.

Kantabriar itsasoaren ertzean, Donostiako kostaldea eta ingurua, itsasoa eta mendia bat egiten diren tokia, toki bikaina da bisitariarentzat. Badia, Kontxako hondartza eta Eduardo Chillida eta Peña Gancheguiren 'Haizearen orrazia' izeneko multzo artistikoa dira nortasun ezaugarri nagusienak.

Gipuzkoako hiriburuaren garapena berdeguneak eta parkeak ondo babestean oinarritu da. Intereseko tokirik gehienetara oinez joan daiteke erraz asko, pasealeku eta oinezkoentzako pasabideetatik, edo bizikletaz, bidegorrien saretik.

Donostia kontrasteen hiria da. Antzinako Kasino Handia (gaurko Udaletxea), Miramar Jauregia edo Urumea ibaia zeharkatzen duten zubiak bezalako aspaldiko eraikin dotoreak Rafael Moneo arkitektoak diseinatutako Kursaal Jauregia, Anoetako Estadioa edo Miramoneko Teknologia Parke berritzaile eta punta-puntakoekin batera aurki ditzakegu hirian.

Donostia kultura eta turismo gune bat da zerbitzu eta biltzarretarako aukera ugari dituena. Kursaal Jauregia da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren egoitza nagusia. Espainian goi mailari eusten dion bakarra eta Europako ospetsuenetarikoa da eta urtero izaten da irailean zehar. Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia (jazzeko eta musika klasikoko festibalak, hurrenez hurren) dira beste kultur agerpenik inportanteenetariko batzuk, urtarrilaren 19tik 20rako gauean urtero izaten den 'Tanborrada', hiriko ohiko jai nagusiena, ahaztu gabe.

Donostiako Alde Zaharra hiriaren gune historikoa eta ludikoa da eta tokirik onenetarikoa bertako gastronomia dastatzeko, 'pintxoetatik' hasi eta autoredun jatetxerik onenetara. Nazioarteko ospea duen euskal gastronomiaren erakusgarri.

Euskal Herriari, Gipuzkoari eta Donostiari buruzko informazio eguneratua aurkituko duzu ondoko web orrietan:


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta