Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua 1997an sortutako erakunde akademiko bat da, Deustuko Unibertsitateari lotuta dagoena. Bere helburu nagusia giza eskubideen kulturaren alde lan egitea da , unibertsitateko ikuspegitik, eta gizarteagatiko eta nazioartera begirako bokazio argia duela.
Gaur egun 13 pertsonak osatzen dute Institutuko taldea, eta euren eginkizuna irakaskuntzaren, ikerketaren, sentsibilizazioaren eta gizarteko eraginaren bidez zabaltzen dute.
Ohiko jarduerak garatzeko, Giza Eskubideen Institutuak lankidetza hitzarmenak ditu sinatuta honako erakunde publikoekin:
*Eusko Jaurlaritza, Justizia Saila, Giza Eskubideen Zuzendaritza.

* Eusko Jaurlaritza, Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
* Gipuzkoako Foru Aldundia, Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Zuzendaritza Nagusia.