SARRERA
Giza eskubideak mundu zabalera hedatzea gure planetako bizi baldintzen egiturazko beste eraldaketa prozesu batzuekin batera gertatzen ari da. Giza eskubideak nazioarteko elkarteko agendaren barruko kezka nagusienetariko bat bihurtu dira, estatuen soberaniaren oinarriari eta praktikari aurre eginez. Europar Batasunarentzat ere giza eskubideak eta demokratizazioa sustatzea funtsezko helburu politiko bihurtu dira.
Gai horretan, estatu nazionalek eta nazioarteko erakundeek ez ezik, gizarte zibilak ere badu ardura giza eskubideak eta demokrazia sustatu eta babesteko orduan. Halaber, unibertsitateek euren esperientzia mundu hobea eraikitzen erabiltzeko ardura morala dute.
Testuinguru horretan eman zituen lehen pausuak 1997an Giza Eskubideei eta Demokratizazioari buruzko Europako Masterrak. Diziplina arteko programa denez, Masterrak giza eskubideen, demokraziaren, bakearen eta garapenaren arteko lotura hautsiezinak islatzen ditu. Ikasleek aukera izango dute zuzenbideko, nazioarteko harremanetako, politika zientzietako, soziologiako eta filosofiako aditurik bikainenekin elkartu eta euren klaseak jasotzeko, nazioarteko giroan.
Programaren asmoa giza eskubideen eta demokratizazioaren arloko goi mailako profesionalak prestatzea da. Programa horretako tituludunak prestatuta egongo dira gobernuen arteko, gobernuetako eta gobernuz kanpoko erakundeen arloko irakaskuntza, ordezkaritza eta taldeetan lan egiteko.
Argibide gehiago eskuratzeko eta eskaera egiteko, kontsultatu orri hauek: www.emahumanrights.org eta www.eiuc.org
2012-13ko kurtsoan matrikulatzeko azken eguna 2012ko Maiatzaren 1an da