Munduan bizi garen pertsona guztientzako bizitza hobea lortzeko kezka behin eta berriro agertu da historian zehar. Gizateria batasun bat bezala ikusteak, planetaren beste aldean gertatzen denaren ardura edukitzera eramaten gaitu. Bestealdetik, gizakiaren kultur dimentsioa garrantzizkoa da erabat, haren garapenerako. Kultura, gizakiari dagokionaren, eta gizakiak sor dezakeen edertasunaren handiespena modura hartuta, munduaren eta honen historiaren ulermenerako giltzarria da.
Deusto Campuseko Kultura arloak arteekin lotutako hainbat jarduera eskaintzen ditu. Gainera, esparru hau edozein proposamen berritara irekita dago.