DU-k ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan gaztelaniaz lortutako bikaintasun maila euskaraz ere lortzea du helburu nagusia eta hori lortzen laguntzeko osatu zuen Laguntza Gunea.
Euskarazko irakaskuntzaren kalitatea sustatzeko DU-k bi jardunbide ditu:
* Irakasleen prestakuntza.
* Irakasmaterialaren prestakuntza.
Jardunbide hauen helburu zehatzagoak hauek dira:
* Euskal Irakasleen prestakuntzarako laguntza irizpideak ezarri.
* Materialaren prestakuntzarako lehentasunak jarri zentro bakoitzeko helburuen arabera.
* Materiala egiteko plan zehatza egin.
* Materialaren prestakuntza koordinatu.
Euskarazko irakaskuntzaren laguntza guneak DU-ko hizkuntza normalizaziorako prozesuan lan egiten du, Fakultate eta Eskoletan euskara planak garatzeko. Hori dela eta, irakasleek behar dituzten lanabesak atontzeko laguntza ematen du. Bestetik, Deustuko Unibertsitateak terminologiari dagokionez lan bateratua sor dezan jarduten du.
Horretaz gain, ikasmaterialak prestatzen eta zuzentzen ditu eta irakaskuntzarako eskuliburuak bai sorkuntzakoak bai itzulpenak, itzultzen lagundu eta gainbegiratzen ditu. Betiere euren helburu behinena hizkuntza kalitatea bermatzea delarik.
Harremanak: Arantxa Etxebarria Iturrate: aiturrat@iev.deusto.es